Gazara baliabideak bidaltzeko eskatu du EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean

 

Berria -

2014ko uztailak 18

Gazako herritarrei babesa ematearen alde, legez besteko proposamena aurkeztu du EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean. Horren bidez, eskatu du Gazako egoerak jarraitzen duen bitartean eta "ahal den heinean", Osakidetzak "sendagaiak, baliabide materialak zein giza baliabideak" bidaltzeko Gazara, herritarrei "osasun arreta minimoa betetzen laguntzeko".

Israelen erasoaldiaren aurka, Jaurlaritzari eskatu dio adierazpen publiko bat egin dezala, eta eten ditzala harreman instituzional guztiak. Legebiltzarrari ere igorri dio mezua: "Bertan behera utz dezala Israelera ordezkaritza bat bidaltzeko asmoa". Abuztuan dira joatekoak, Euskadiko Kooperatiben Elkartearen bitartez, Israelgo kooperatiben eredua ezagutzera. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna