ukraina

Miliziano errusiazaleek Ukrainaren bi hegazkin bota dituzte Donetsken

Malaysiako hegazkina erori zen tokitik gertu izan da erasoa.

Ukrainan eroritako hegazkineko bidaiarien gorpuak.
Ukrainan eroritako hegazkineko bidaiarien gorpuak. Igor Kovalenko / EFE

Berria -

2014ko uztailak 23

Ukrainako Gobernuko ordezkari batek baieztatu du botatako hegazkinak Ukrainarenak direla. Bien bitartean, Malaysiako hegazkinaren kutxa beltzak Ingalaterrara iritsi dira. Herrialdearen hego-ekialdean dagoen Farnborough hiriko aditu talde batek aztertuko ditu, David Cameron lehen ministroak atzo jakinarazi zuenez. Biktimen gorpuak, berriz, Herbehereetara heldu dira, bi hegazkinetan.

Ukrainako gatazka izan zuten atzo aztergai Europako Batasuneko Atzerri ministroen bileran. Errusiarentzako zigorrak prestatzea adostu zuten, harek pausorik egin ezean. Errumaniako presidente Traian Basescuk eskatu zion Bruselari Errusiaren aurkako zigorrak gogortzeko. "Zenbat eta denbora gehiago igaro, handiagoa izango da ordaindu beharreko prezioa". 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna