Opor fiskalak

Opor fiskalen defentsan 80.000 euro baino gehiago gastatu ditu Jaurlaritzak

76.200 euro arlo judizialari lotutako gastuetan erabili dira, eta beste 5.000 euro bidaietan edo bileretan.

Finantzen Euskal Kontseiluak aste honetan egindako bilera, opor fiskalen isunaren banaketa ixteko. /
Finantzen Euskal Kontseiluak aste honetan egindako bilera, opor fiskalen isunaren banaketa ixteko. / Raul Bogajo/ARP

Miren Garate -

2014ko uztailak 25

Opor fiskalek diputazioei eta Jaurlaritzari eragindako kostua ez da mugatzen 30 milioi euroko isunera. Jaurlaritzak jakitera eman duenez, 76.200 milioi euro inguru erabili ditu arlo judizialari lotutako gastuak ordaintzeko (aholkularitza, helegiteak, abokatuen bertaratzeak...). Horrez gain, 5.000 euro gastatu ditu bidaietan edo "gaiari lotutako bestelako lan bileretan".

Bidaiei lotutako gastua 2008tik aurrerakoa da, aurreko informazioa ezabatuta dago administrazioko artxibo orokorretik. Hain zuzen, Jaurlaritzako sei goi kargudunek egin zituzten bidaia horiek, eta batez beste 830 eurokoa izan zen kostua.

Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkideak egindako galderari erantzunez eman ditu kopuruak Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak. Azaldu du gastu horiek soilik Jaurlaritzak egindakoak direla, diputazioek egindakoak sartu gabe daudela alegia.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna