ukraina

Ukrainako segurtasun indarrek Lisitxansk hiria berreskuratu dute

Miliziano errusiazaleek diote setiotik ihes egin ahal izan dutela. Azken 24 orduetan gutxienez 17 zibil eta 13 soldadu hil dituzte borroketan.

Matxino errusiazale bat, Donetsk inguruko kontrol gune batean. /
Matxino errusiazale bat, Donetsk inguruko kontrol gune batean. / IGOR KOVALENKO / EFE

Berria -

2014ko uztailak 25

Interfax berri agentziari matxino errusiazaleek azaldu diotenez, Lisitxansken sartu aurretik Ukrainako Guardia Nazionalak bortizki eraso dio hiriari. "Giza hondamendi baten atarian dago hiria. Ez dago urik, ezta gasik ere. Herritarrak alde egiten saiatzen ari dira", esan du milizianoen bozeramaile batek.

Azken egunetan Ukrainako segurtasun indarrek euren erasoak areagotu dituzte Ukraina ekialdean, errusiazaleen menpe dauden guneak berreskuratzeko. Sloviansk eta Kramatorsk galdu ondoren, matxino errusiazaleak Donetsken eta Luhansken gotortuta daude.


 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna