Libia

AEBek Tripolin duten enbaxada itxi dute, borrokak direla eta

50 pertsona hil dira azken hamar egunetako liskarretan.

Auto bat txikituta, granadaz egindako eraso baten ondorioz.
Auto bat txikituta, granadaz egindako eraso baten ondorioz. STR / EFE

Berria -

2014ko uztailak 26

AEBetako Gobernuak Libiako hiriburuan duen enbaxada itxi eta husteko agindua eman du. Orotara 150 lagun atera dituzte Tripolitik, eta Tunisiako enbarxadara eraman. Komunikatu baten bidez, Libiako herriarekiko "elkartasuna" adierazi du AEBetako Estatu Departamenduak, baina aldi berean iragarri du enbaxadako langileek atzerritik egingo dutela lan, herrialdea "normaltasunera" itzuli artean.

Badira hamar egun milizien eta armadaren arteko borrokak hasi zirela, eta ordutik gutxienez 50 pertsona hil dira, eta dozenaka zauritu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna