kronologia

Hamabi urte baino gehiagoko auzi bat

Hamabi urte baino gehiago pasatu dira 35/02 auziko lehen operazioa egin zutenetik.

Guardia Zibilak Iruñeko Arrotxapea auzoko Ipar Gorri elkartetik dokumentazioa eramaten, 2006an. /
Guardia Zibilak Iruñeko Arrotxapea auzoko Ipar Gorri elkartetik dokumentazioa eramaten, 2006an. / I˝igo Uriz/ARP

Berria -

2014ko uztailak 31

2002ko apirilaren 29a. Operazioa. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz 11 lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Sei enpresa eta Donostiako Amara Zaharra auzoko herriko taberna miatu zituzten, besteak beste. Herriko tabernetako kontuak blokeatu zituzten eta jabegoak bahitu.

2002ko maiatzaren 29a. Euskadiko Kutxa. Euskadiko Kutxako Barne Ikuskaritza Saileko zuzendari Iñaki Mallagarai atxilotu zuten, herriko tabernen kontrol judizialari «oztopoak jartzea» eta ETAri laguntzea egotzita.

2002ko uztailaren 3a. Diru kontuak eta elkarteak. Kale istiluen erantzule egin zuen Garzonek Batasuna: 24 milioi euro eskatu zizkion. Hark ordaindu ez zituenez, 107 diru kontu eta 75 elkarte enbargatu zituen. Herriko tabernak ez zeuden Batasunaren izenean, baina hori «benetako titulartasuna ezkutatzeko» zela argudiatu zuen.

2002ko abuztuaren 26a. Jarduerak etenda. Batasunaren jarduera hiru urterako eteteko agindu zuen Garzonek. Hurrengo egunean Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak alderdiaren  hainbat egoitza eta bulego itxi zituzten, baita Iruñeko bi herriko tabernetako bulegoak ere.

2003ko maiatzaren 9a. ‘Herrikoak’. Bahituta zituen 75 herriko tabernei administratzaile judiziala jarri zien Garzonek.

2005eko urtarrilaren 25a. Auzipetzea. ETAko kide izatea egotzita Batasuneko 36 kide auzipetu zituen Garzonek. Geroago, Legebiltzarreko kide izateagatik zuten forua galtzean, Joseba Alvarez, Joseba Permach eta Josu Urrutikoetxea ere auzipetu zituen. Ondoren, Arnaldo Otegi eta Jon Salaberria ere auzipetu zituen Fernando Grande-Marlaska epaileak.

2006ko urtarrilaren 17a. Etenaren luzatzea. Jardueren etetea beste bi urtez luzatu zuen Grande-Marlaskak.

2008ko apirilaren 1a. Epaiketara bidean. Sumarioa amaitutzat emanda, 41 lagun epaiketara bidean jarri zituen Garzonek, berriz ere lanpostura itzulita.

2013ko urriaren 17a. Epaiketa. Epaiketa hasi zen.

2014ko martxoaren 12a. Epaiaren zain. Fiskalak zigor eskaerak jaitsi ondoren, epaiaren zain geratu ziren auzipetuak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna