Ukraina

Gutxienez hamalau lagun hil dira liskarretan Ukrainan

Hildakoetatik hamar Ukrainako soldaduak dira. Armadak operazio bati ekin dio, Malaysian Airlines konpainiako hegazkinaren hondakinak dauden ingurua bereganatzeko.

Ukrainako armadako soldaduak, Luhansk inguruan.
Ukrainako armadako soldaduak, Luhansk inguruan. Ivan Boberskyy / EFE

Berria -

2014ko abuztuak 1

Xakhtiorsk herriaren inguruan izan dira borrokak, Malaysian Airlines konpainiako hegazkina bota zuten tokitik gertu. Iturri ofizialen zehaztu dute gutxienez hamalau direla hildakoak; horietatik hamar, soldaduak, eta zaurituak, berriz, dozenaka. "Nahaste handia dago, eta gorpuak zenbatzen ari gara oraindik. Gehiago ere izan daitezke hildakoak", ohartarazi dute Ukrainako armadako iturriek.

Ukrainako armadak martxan jarri du operazio militar bat Sakhtiorsk, Torez eta Snizhne hirien aurka, hegazkinaren hondakinak dauden ingurua "baketzeko" aitzakiarekin. Izan ere, egun milizien kontrolpean dago inguru hura.

Bitartean, nazioarteko aditu talde bat hasi da hegazkinaren hondakinak aztertzen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna