Afganistan

23 hildako Afganistanen Poliziaren eta talibanen arteko borroketan

Matxinatuek polizia postuei eraso diete Afganistango ekialdean, eta bi egun iraun dute borrokek. Hildakoetatik zortzi poliziak dira; beste hamabostak, talibanak.

Berria -

2014ko abuztuak 1

Gutxienez 23 pertsona hil dira Afganistanen, eta bi zauritu, talibanen eta Poliziaren artean izandako borroketan. Talibanek hainbat polizia posturi eraso zieten herrialdearen ekialdean, Nuristan eskualdean.

Eskualde hartako gobernadore Hafiz Abdul Qayum-ek esandakoaren arabera, bi zaurituak poliziak dira. Ziurtatu du, gainera, matxinatuek ez dutela polizia postu bakar bat ere deuseztea lortu. Zabihullah Mujahid bozeramaile talibanak, berriz, esan du erasoaren ondorioz hamar polizia hil direla, eta beste hainbat zaurituak edo atxilo hartuak direla.

Afganistango gatazka unerik latzenetako batean dago egun, duela hamahiru urte AEBek herrialdea inbaditu eta talibanen gobernua erorarazi zutenetik. 2011n nazioarteko tropak alde egiten hasi ziren pixkanaka, eta herrialdeko segurtasunaren eskuduntza Afganistango Poliziari eta Armadari uzten. NATOk Afganistanen martxan duen misioa urtearen bukaeran amaituko da, baina AEBek jakinarazi dute 9.800 soldadu han utziko dituela 2016. urtera arte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna