irak

Ustezko 70 jihadista hil dituzte Bagdaden izandako zenbait erasotan

Irakeko armadak baieztatu du herrialdeko segurtasun indarrek egin dituztela bonbardaketak.

Berria -

2014ko abuztuak 2

Erasorik bortitzena Al Saadia hirian izan da; han, gutxienez 50 lagun hil dituzte. Armadak jakinarazi duenez, Estatu Islamikoaren egoitza bat bonbardatu dute airez. Hiri horretan izandako erasoen ondorioz, hamarnaka lagunek ihes egin dute Bagdad iparraldera.

Gainerako erasoak Bagdad hegoaldeko beste zenbait gunetan izan dira, Babel eskualdean. Ekaina amaieran kalifa-herria ezarri zuen Estatu Islamikoak Irakeko eta Siriako haren kontrolpeko eremuetan.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna