Mundua

381 pertsona hil dira Txinako Yunnan probintzian lurrikara batean

Xinhua albiste agentzia ofizialaren arabera, 6,5 gradukoa izan da lurrikara.

6,5 graduko lurrikara izan zen atzo Txinako Yunnan probintzian. Ia 2.000 zauritu eragin zituen.
6,5 graduko lurrikara izan zen atzo Txinako Yunnan probintzian. Ia 2.000 zauritu eragin zituen. Zhao YF / EFE

Berria -

2014ko abuztuak 4

Datozen orduetan hildako kopuruak gora egin dezakeela iragarri dute, eta 400eko muga gainditu. Zaurituak, berriz, 1.800etik gora dira jada. Kalte handia eragin du 6,5 graduko lurrikarak, Yunnan probintzian.

Seismoaren eraginez, errepide ugari itxi egin behar izan dituzte, eta horrek zaildu egin du erreskate taldeen lana. Horretaz gain, egunotan izandako euriteek ere zailago egiten dute zaurituak artatzea.

Orain arteko datuen arabera, 57.000 inguru dira lekualdatu zain dauden herritarrak, eta 12.000 suntsitutako etxeak.

Gobernuak soldaduak eta poliziak bidali ditu erreskate lanetan laguntzera. Osasun zerbitzuek ohartarazi dute, hala ere, botika eta janaria direla orain behar-beharrezkoenak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna