Palestinar batek traktore batekin autobus bat irauli eta israeldar bat hil du Jerusalemen

2014ko abuztuaren 4a
14:42
Entzun

Jabel Mukabar herrixkan gertatu da erasoa, Jerusalem ekialdean. Jerusalemgo polizia buruak esan duenez, palestinarra lan batzuetatik atera da traktorearekin eta autobus bat jo du. Tiroka hil dute, baina hil aurretik autobusa irauli egin du eta pertsona bat hil eta beste bost zauritu dira. 

Polizia buruak esan duenez, kasualitatez zeuden erasoa gertatu den lekuan hiru polizia israeldar, eta erasoa ikusi zutenean auto batetik atera eta tiroz hil dute palestinarra. Muhamad Naif Jabis zuen izena, eta Jerusalem hego ekialdean bizi zen. Bere familia galdekatzen hasi dira gero.

Israelgo Poliziaren arabera mota horretako erasoak espero zitezken, 2008an oso ohikoak izan baitziren.

Gazaren kontrako erasoaren ondorioz tentsioa areagotzen ari da Jerusalemen eta Zisjordanian ere palestinarren eta Israelen segurtasun indarren artean. Israelen operazio militarra hasi zenetik, gaurkoarekin, 60 israeldar hil dira. Israelek, berriz, 1.800 palestinar hil ditu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.