aurkikuntza

Mila urte baino gehiago dituen aztarnategi bat topatu dute Bastidan

Santa Luzia ermitaren inguruan egin du aurkikuntza EHUko ikerketa talde batek.

Berria -

2014ko abuztuak 6

Torrentejo izeneko aztarnategia aurkitu du Euskal Herriko Unibertsitatean ondarea ikertzen jarduten duen talde batek Bastidan (Araba). Torrentejoko herrixka hori 1075. urtean aipatu zen lehenengoz, eta urte horretan, Nafarroako erregeak eremu hori eman zion San Millan de la Cogollako monasterioari (Errioxa, Espainia).

Hala ere, ikerketek frogatu dute data horren aurretik okupatuta egon zela ingurua; IX. edo X. mendeko hobi bat aurkitu dute, besteak beste. Hilerri oso bat han egon zitekeela ondorioztatu dute. EHUk azaldu duenez, egindako lanek erakusten dute herri horrek "bizitza bizia" izan zuela Errenazimentuan eta Aro Modernoan.

Monetak, buztinkiak eta janari hondarrak topatu dituzte, besteak beste. Hondar horiek XVII. eta XVII. mendekoak dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna