ukraina

Eten egin dituzte bilaketa lanak Malaysiako hegazkina erori zen gunean, Donetsken

Ukrainako segurtasun indarren eta miliziano errusiazaleen borroken ondorioz hartu dute erabakia.

Gurutze bat, Malaysiako hegazkina erori zen gunean. /
Gurutze bat, Malaysiako hegazkina erori zen gunean. / IGOR KOVALENKO / EFE

Berria -

2014ko abuztuak 7

Ukrainako Gobernuak utzi egin dio Malaysiako hegazkineko biktimak bilatzeari, inguruan izaten ari diren borrokengatik. Hori horrela, aurretik inguru horretan ezarritako menia eten egin du, eta bilaketa lanei berriro ekiten dienean jarriko du berriz indarrean.

Mark Rutte Herbehereetako lehen ministroak azaldu du Ukrainako segurtasun indarren eta matxino errusiazaleen arteko borrokek arriskuan jartzen dituztela biktimak bilatzen ari diren adituak. "Egoera okerrera doa egunez egun, eta ezinezkoa da lanekin jarraitzea". Malaysiako hegazkina uztailaren 17an erori zen Donetsken; bidaiari guztiak hil ziren.

Borroka horiek biktima gehiago eragin dituzte gaur, hain justu. Donetskeko agintariek jakinarazi dutenez, gutxienez zibil bat hil dute ospitale baten kontra egindako erasoan. Gatazka betean, Andri Parubi Ukrainako Defentsa eta Segurtasun Batzordeko buruak dimisioa eman du. Aleksandr Borodai Donetskeko Herri Errepublikako Lehen ministroak ere kargua utziko duela iragarri du.

Bien bitartean, Liow Tiong Lai Malaysiako Garraio ministroak jakinarazi du hurrengo astean kaleratuko dutela hegazkinarekin istripuaren nondik norakoak biltzen dituen atariko txostena. Gaineratu du oraindik datuak biltzen ari direla, eta garrantzitsuena kutxa beltzetan dagoen informazioa izango dela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna