Ebolaren hedapena Afrikan

Gineak mugak itxi ditu, Ebolagatik

Osasunaren Mundu Erakundeak nazioarteko larrialdi egoera ezarri du. Afrika mendebaldean 900dik gora dira dagoeneko Ebola birusaren ondorioz hildakoak.

Hainbat erizain Monrovian, Liberian. /
Hainbat erizain Monrovian, Liberian. / AHMED JALLANZO / EFE

Berria -

2014ko abuztuak 9

Ebola izurriteak gogor jo du Afrika mendebaldea. Nigeria, Ginea, Sierra Leona eta Liberia dira gaixotasunak harrapatutako herrialdeak, eta birusak 900 lagun baino gehiago hil ditu jada, eta 1.700 inguru infektatu. Sendabiderik ezean, segurtasun neurriak martxan jarri dituzte hedapena geldiarazteko, baina egoera ezin kontrolatu dabiltza. Sierra Leonak, Liberiak eta Nigeriak larrialdi egoera ezarri dute, eta Gineak Liberiarekiko eta Sierra Leonarekiko mugak itxi ditu.

OME Osasunaren Mundu Erakundeak ere nazioarteko larrialdi egoera ezarri du, Afrika mendebaldean Zaire-Ebola birusak eragindako heriotzen ondorioz. Martxoan baieztatu ziren lehen ebola kasuak, Ginean. Ordutik, hildakoen kopuruak etengabe egin du gora, gaitzak inoiz eragindako epidemia larriena izateraino. Orain arte atzemandako bost Ebola birus moten artean arriskutsuena da oraingoa: Zaire-Ebola birusa, alegia. Horrek eragindako hilkortasun tasa %90era irits daiteke.

Gainera, gaixotasuna herrialdeetako hiriguneetara heldu da, aurrekoetan ez bezala, eta horrek birusa atzematea eta bakartzea zailtzen ditu. Nazioartean oihartzun handia hartu du izurriteak, asteotan asko ugaritu baita kutsatutakoak. Margaret Chan OMEko zuzendariak iragan astean jakinarazi zuenez, "birusa azkarrago zabaltzen da, hura kontrolatzeko ahaleginak baino". "Egoera okerrera badoa, hondamenezko ondorioak izanen dira".

Birusa lehenengo aldiz 1976an atzeman zuten, Sudanen. Urte berean, Ebola ibaiaren ondoko herrietan 500 pertsona hil zituen birusak. Izena hortik datorkio, tarte horretan lortu baitzuen zientzialari talde batek birusa bakartu eta izendatzea. Harez geroztik, ebolaren 30 bat agerraldi jazo dira Afrikan, eta 2.500 pertsona hil ditu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna