mundua

Afganistango presidentetzarako hautagaiek batasun gobernu bat eratzea adostu dute

Abdullah Abdullah hautagaiak egin du iragarpena.

Abdullah Abdullah eta John Kerry. /
Abdullah Abdullah eta John Kerry. / MASSOUD HOSSAINI / POOL

Berria -

2014ko abuztuak 8

Abdullah Abdullah eta Axraf Ghani Afganistango presidentetzarako hautagaiak akordio batera iritsi dira: "Ghanik eta biok batasun gobernu bat eratzea adostu dugu, egonkortasun politikoaren eta Afganistango segurtasunaren alde", esan du Abdullah-ek Tolo News telebistak jasotako prentsaurreko batean. John Kerry AEBetako Estatu idazkariarekin bildu ondoren iritsi dira akordio horretara.

Abuztu amaierarako espero dute hauteskundeen emaitza ofizialean berri izatea —ekainean egin zituzten—, presidente  nor hautatu duten jakiteko. Horren ondotik, "elkarlanerako konpromisoa" hartu du Ghanik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna