Hondakinak

EH Bilduk PSE animatu du hondakinen kudeaketan PSNren bidea har dezan

Errausketaren aurka egin du PSNk. Koalizioak uste du Gipuzkoan akordio baterako baliagarri izan litezkeela PSNk aurkeztutako oinarriak.

Berria -

2014ko abuztuak 8

Nafarroako Gobernuari deia egin zion ostegunean PSNk: hondakinak kudeatzeko plan berria egiteko, eta errausketa desagerrarazteko plan horretatik. Gaiari buruzko akordio bat lortzekotan, PSNk baldintza hori jarriko duela esan zuen Samuel Caro PSNko eledunak.

EH Bilduk uste du berak ere defenditu izan dituenen antzeko oinarriak agertu dituela orain PSNk. Aldiz, PSE izan da EH Bilduk hondakinen kudeaketarako proposatu duen bidearen kontra "oldarkortasun handienetakoa" agertu duen alderdietako bat, koalizioaren esanetan. 

Birziklapenaren aldeko apustua egitea, errausketa baztertzea eta teknologia berriek eskaintzen dituzten "aukera guztiak" aztertzea, hiru ildo horiek proposatu izan dituela azaldu du EH Bilduk. PSNk ideia horiekin bat egin duela uste du koalizioak. Bitartean, Gipuzkoan, oposizioko alderdiek "eztabaida dinamika gogor eta antzu bat" sortu dutela salatu du.

PSNren jarrera baliagarri izan liteke, EH Bilduren esanetan, "Gipuzkoan zero zabor helburu dueen errausketarik gabeko ildo komun edo akordio bat erdiesteko". Horregatik, PSEri eta gainerako alderdiei "koherenteak" izateko eskatu die, "eztabaida alderdikoia" baztertzeko, eta "ingurumenarentzat eta herritarrentzat egokien" izango liratekeen neurriak adosteko prestasuna agertzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna