ukraina

Ukrainak ere zigorrak jarriko dizkio Errusiari, "krimenak" egotzita

Errusiako 65 konpainiari eta 172 norbanakori eragingo diete.

Vladimir Putin Errusiako presidentea, artxiboko irudi batean. /
Vladimir Putin Errusiako presidentea, artxiboko irudi batean. / MIKHAIL KLIMENTIEV / EFE

Berria -

2014ko abuztuak 8

Arseni Jatseniuk Ukrainako lehen ministroak jakinarazi duenez, zigortuko dituzten konpainia eta norbanakoek "terrorismoa babestu eta finantzatzen dute, eta harreman zuzena dute Ukrainako lurraldean egin diren krimenekin".

26 zigor izango dira guztira, eta neurri horien artean daude aktiboak izoztea, lizentziak kentzea eta funtsak ateratzea galaraztea. Zigorren inguruko lege proiektu bat onartu dute gaur, eta espero da abuztuaren 12an lege bihurtzea, Parlamentuaren onespenarekin. "Ukrainaren historian lehen aldia da gure herrialdearen eta herritarren kontra krimenak egin dituztenen aurkako neurriak hartzen dituguna".

Ukrainako gatazka dela-eta Europako hainbat herrialdek eta AEBek Errusiari ezarri berri dizkioten zigorren aurrean, Europako Batasuneko, AEBetako, Norvegiako, Australiako eta Kanadako elikagai produktuak inportatzeko debekua ezarri du Errusiak. Halaber, Kremlinek jakinarazi du aztertzen ari dela Mendebaldeko hegazkin konpainiei Errusiako aire eremua debekatzea. Asiarako bidaiei eragingo lieke.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna