mundua

Anaia Musulmanen alderdia desegiteko agindu du Egiptoko auzitegi batek

2013an Anaia Musulmanen jarduna debekatu zuen Justiziak, baina ez zuen aipatu Askatasuna eta Justizia alderdia.

Mohamed Badie Anaia Musulmanen buruzagi espirituala, Kairon egindako epaiketan, ekainean. /
Mohamed Badie Anaia Musulmanen buruzagi espirituala, Kairon egindako epaiketan, ekainean. / STR / EFE

Berria -

2014ko abuztuak 9

Egiptoko auzitegiak itxi egin du orain arte Anaia Musulmanek zabalik zuten atea. Iazko irailean emandako epaiarekin, Anaia Musulmanen jarduna debekatu zuen, baina ez zuen aipatu Askatasuna eta Justizia alderdia. Beraz, gaurko epaiaren aurretik alderdiak aukera izango luke Parlamenturako hauteskundeetara aurkezteko. Askatasuna eta Justizia desegitearekin batera, haren ondasun guztiak desjabetzeko agindu du epaitegiak. Ezin zaio helegiterik jarri erabakiari.

Azken hilabeteetan, Anaia Musulmanen kide ugari atxilotu eta ikertu egin dituzte. 2013ko uztailean Mohamed Mursi presidentea kargutik kendu zutenetik, agintariek "talde terroristatzat" hartu dituzte Anaia Musulmanak.

Anaia Musulmanen erakundea 1928an sortu zuen Hasan el-Bannak, eta islamaren doktrina du oinarri. 1954an, legez kanpo utzi zuen orduan agintean zegoen buruzagiak, Gamel Abdel Naserrek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna