ukraina

Ukrainako segurtasun indarrak Donetsken sartu dira

Donetsk da, Luhanskekin batera, matxino errusiazaleen gotorleku nagusia.

Eraikin bat suntsituta, Donetsken, artxiboko irudi batean. /
Eraikin bat suntsituta, Donetsken, artxiboko irudi batean. / IGOR KOVALENKO / EFE

Berria -

2014ko abuztuak 9

Donetsk "kanoikadekin" esnatu da. Ukrainako segurtasun indarrek hiriaren aurkako erasoaldia hasi dute; matxino errusiazaleek, ordea, tinko jarraitzen dute: "Gure unitate guztiak ondo daude, eta prest daude errepublikako hiriburua defendatzeko", esan du Alexandr Zajartxenko milizianoen ordezkariak. 

Donetskeko agintariek jakinarazi dutenez, 06:00etan Kievski barrutiaren kontrako erasoa egin du Kievek; ez da inor zauritu, ez etxebizitzarik hondatu. Ukrainak aste honetan iragarri du armada prestatzen ari zela Donetsk eta Luhansk hirietan sartzeko.

Ukrainako ekialdeko beste zenbait gunetan ere borroketan jarraitzen dute. Azken 24 orduetan, Ukrainako 13 soldadu hil dira.


 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna