Gaza berreraikitzeko emaileen konferentzia egingo dute irailean

 

Berria -

2014ko abuztuak 11

Sharm el Seikhen egingo dute, datorren irailean, Norvegia, Egipto eta Palestinako Aginte Nazionalaren ekimenez. Kairok ez du zehaztu nortzuk parte hartuko duten bertan, baina gobernuz kanpoko erakundeek dagoeneko ohartarazi dute, 5.000 milioi euro inguru beharko direla eskualdea "bere onera" itzul dadin.

Gazako herritarren heren bat etxerik gabe geratu da, etahainbat gunetan ez dago ez edateko urik eta ezta argindarrik ere. Hilabete iraun duen erasoaldiaren giza ondorioak, berriz, izugarria izan dira: ia 2.000 hildako eta 10.000 zauritu inguru.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna