Ukraina

Giza laguntza daraman konboi bat abiatu da Errusiatik Ukrainara

Moskuren arabera, 2.000 tona giza laguntza daramate kamioiek. Ibilgailuei Ukrainan sartzen ez uzteko eskatu du Parisek, baldin eta Nazioarteko Gurutze Gorriaren baimenik ez badute.

Ukrainako soldaduak Maryinka hiriaren inguruan.
Ukrainako soldaduak Maryinka hiriaren inguruan. Roman Pilipey / EFE

Berria -

2014ko abuztuak 12

"Zuhurtzia handiaz jokatu behar dugu, gerta litekeelako buruatu egintzen politika egiteko Moskuren estrategia bat izatea", ohartarazi du Frantziako Atzerri ministro Laurent Fabiusek, Errusiak bidalitako konboiari erreferentzia eginez. Fabiusek gogorarazi du, halakoetan eta helburu den herrialdearen baimenik ezean, beharrezkoa dela Nazioarteko Gurutze Gorriaren onespena giza laguntza bidaltzeko.

Gaur bertan abiatu da Errusiatik Vladimir Putin presidenteak iragarritako "giza laguntza konboia". Moskuko iturrien arabera, 280 kamioiek laboreak, azukrea, haurrentzako elikagaiak, botikak, lotarako zakuak eta argindar generadoreak daramatzate.

Europako Batasunak eta Ukrainak, ordea, uste dute erasoa egiteko "aitzakia" izan daitekeela. Gurutze Gorriak, berriz, ukatu egin du Moskurekin inolako akordiorik egin duenik, eta nabarmendu du "alde guztiak ados jartzen badira soilik" hartuko duela parte operazioan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna