Egipto

Egun bakarrean mila pertsona inguru hiltzea egotzi dio HRW erakundeak Kairori

Human Rights Watch erakundeko buruak uste du "arrazoiak" badirela Egiptok "gizateriaren aurkako gerra krimenak" egin dituela pentsatzeko.

Protestetan hildako manifestari bat, iazko abuztuan, Kairon.
Protestetan hildako manifestari bat, iazko abuztuan, Kairon. Engy Ahmed / EFE

Berria -

2014ko abuztuak 12

Gaur, Kairon zuten aurkeztekoa Human Rights Watchen txostena, baina, "beharrezko dokumentaziorik" ez zutela argudiatuta, ez diete herrialdean sartzen utzi. Erakundeak, ordea, salaketa egin du. Haren arabera, iazko manifestazioetan egun bakarrean "ia mila manifestari hil zituzten" Egiptoko segurtasun indarrek.

Iazko uztaila eta abuztua bitartean, Mohamed Morsi kargutik kentzearen aurka egindako manifestazioetako istiluak ikertu ditu taldeak txostenean. Horietako bat, "hilgarriena", abuztuaren 14an gertatu zen, Rabaa al-Adawiya mezkitaren inguruetan. Egun hartan, militarrek indarrez sakabanatu zituzten protestan ari zirenak. Dokumentuaren arabera, militarrek "tiro egin zieten manifestariei".

"Ez zen gehiegizko indarra edo trebatze eskasaren ondorio izan. Aitzitik, hilketek pentsarazten dute gizateriaren aurkako krimenak izan daitezkeela", ohartarazi du erakundeko buru Kenneth Rothek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna