Ebola

Ebola birusak jotako apaiz espainiarra hil da

Liberiatik Madrilera eraman zuten Miguel Pajares apaiza, artatzeko.

2014ko abuztuaren 12a
10:12
Entzun

Gaitzak jotako lehen europarra, Miguel Pajares apaiz espainiarra, gaur hil da, Madrilgo Carlos III. erietxean. Joan den asteburutik tratamentu esperimentala jasotzen ari zen, egun ez baitago gaitz horren aurkako botikarik.

Erietxeko iturriek azaldu dutenez, gorpua ateratzeko neurri zorrotzak hartuko dituzte orain; izan ere, kusatzeko arriskua egon daiteke.

Bestetik, OMEk gezurtatu egin du Liberiara botika esperimentalak bidaltzea baimendu duela. Aste hasieran, tratamendu berriak probatzeko aukerei buruzko bilera berezia egin zuen Osasunaren Mundu Erakundeak.

Ebolak dagoeneko milatik gora lagun hil ditu Afrikan, eta beste hainbeste daude gaitzak jota.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.