IPARRALDEKO IKASTOLAK

Ostegunean emanen dute Ziburuko ikastolari buruzko deliberoa

Goizean iragan da Ziburuko Kaxkarotenia ikastolaren aurkako epaiketa, Baionan. Seaskak salatu du epaiketa hitzarmen baten gainean oinarritu den arren, "kontratu morala bat" dagoela kolokan.

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2014ko abuztuak 12

9:00etan hasita, Ziburuko ikastola epaitu dute gaur. Ziburuko Herriko Etxeko abokatua mintzatu da lehenik. Ikastola eta udalaren arteko hitzarmena uztailean bukatzen zela erran du, eta hortaz, kalean behar zutela ikastolako kideek. Bestalde, ikastolako haurrek Piarres Larzabal kolegioa erabil dezaketela argudiatu du, beraz, ez dutela leku horren beharrik.

Ziburuko ikastolaren defentsak, berriz, zalantzan jarri du kontratuaren bukaera epearen egiazkotasuna. Izan ere, hitzarmenak zioen kontratua luzatzeko “aukera” zegoela. Herriko Etxeak ez zuenez abisatu kontratua berrituko ez zuenik, bertze 8 urterako luzatzen zen automatikoki bertan egoteko baimena, ikastolarentzat. Bestalde, abokatuak azpimarratu du Seaskak harremana duela Frantziako Hezkuntza Nazionalarekin. Piarres Larzabal kolegioan lekurik ez dagoela eta 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako egokia ez dela gaineratu du.

Ikastolako gurasoak eta Seaskako ordezkariak izan dira epaiketan. Paxkal Indo Seaskako lehendakariak adierazi du epaiketan hitzarmenari buruz hitz egin duten arren, “kontratu moral” bat dela kolokan dagoena. Izan ere, Ziburuko Herriko Etxeak hitz emana zion ikastolari aterabide bat bilatuko zuela. Martxotik elkarrizketa etenda dago, ordea. Epaiketak zentzurik ez duela eta haurren hezkuntza zalantzan dagoela gehitu du Indok: “Ezin diegu hamabi haur horiei hezkuntza eskubidea ukatu”. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna