MUNDUA

Ehun gazte inguru bahitu ditu Boko Haramek Nigerian

Bornon atxiki dituzte, Nigeria iparraldean, apirilean 200 neskatilatik gora bahitu zituzten inguruan.

Protesta bat Manilan (Filipinetan) Nigerian apirilean bahitutako gaztetxoen alde.
Protesta bat Manilan (Filipinetan) Nigerian apirilean bahitutako gaztetxoen alde. Ritchie B. Tongo / EFE

Berria -

2014ko abuztuak 15

Igandean bahitu zituen gazteak Boko Haram milizia islamikoak, hainbat lagunek Doron Baga komunitatea armaz hartu ostean. Erasoan hamar lagun hil ziren, lekukoek The Punch Nigeriako egunkariari adierazi diotenez. Nigeriako Gobernuak ez du bahiketa baieztatu.

Apirilaren 14an, 200 neskatilatik gora bahitu zituen miliziak inguru berean. Hainbat herrialderen laguntza izan arren, Nigeriako Gobernuak oraindik ez ditu neskak topatu. Maiatzaren 5ean hartu zuen Boko Haramek bahiketa bere gain, bideo baten bidez orduan ere, eta Shekauk neskatilak azokan saltzeko asmoa agertu zuen: "Jainkoak saltzeko agindu zidan, eta harenak direnez, agindua bete egingo dut".

Baina izan dira eraso gehiago ere; gobernuaren datuen arabera, aurten 3.000 lagun inguru hil ditu talde armatuak, eta 12.000 bat 2009. urteaz geroztik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna