MUNDUA

Irakeko kurduei armak ematea onetsi du Europako Batasunak

Herrialde bakoitzaren erabakia izango da, eta Bagdaden baimena beharko du. Gobernua krisian egonik, Irakeko administrazio eta erresistentzia ahaltsuena dute orain Kurdistan Autonomoan.

Erretiratutako hainbat peshmergak armak hartu dituzte berriro, jihadistei aurre egiteko.
Erretiratutako hainbat peshmergak armak hartu dituzte berriro, jihadistei aurre egiteko. Mohammed Jalil / EFE

Samara Velte -

2014ko abuztuak 16

Frank-Walter Steinmeier Alemaniako Atzerri ministroak jakinarazi duenez, jarrera komun bat adostu dute Europako Batasuneko kide guztiek; hala nahi duten estatuek kurduei armak ematea baimentzea, hain zuzen. Steinmeierrek azaldu du "eztabaida luzea" izan dutela gaiaren inguruan.

Armak "estatu kideen ahalmenen eta legeen arabera" eta "Irakeko agintarien onespenarekin" bidaliko dituzte. Halaber, azaldu du oraindik ez dakitela zein material militar behar duten Kurdistanen, gaur egun bertan dutena "ekialdeko blokearen garaikoa" delako.

Besalde, Alemaniak "muga legal eta politiko posibleetaraino" iritsiko da armak ematerako orduan, Steinmeierren hitzetan. Izan ere, uste dute Estatu Islamikoak ez duela nahikoa izango Kurdistanekin, eta bere helburua Bagdaderaino iristea izango dela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna