mundua

Liskarrak Fergusonen, ustez hildako gaztea ageri den bideo bat Poliziak zabaldu eta gero

Seigarren egunez protesta egitera kalera atera dira ehunka lagun Fergusonen. Darren Wilson gisa identifikatu du Poliziak Browni tiro egin ziona.

Protestak izan dira bart goizaldean Fergusonen, seigarren egunez jarraian.
Protestak izan dira bart goizaldean Fergusonen, seigarren egunez jarraian. Roberto Rodriguez / EFE

Berria -

2014ko abuztuak 16

Ferguson hiriko (Missouri, AEB) Poliziak argitara eman du larunbat arratsean Michael Brown gazte beltza hil zuen agentearen izena: Darren Wilson da, sei urtez hiriko Poliziarentzat lanean aritua. Babes neurri bereziak jarri dizkiote, jaso ditzakeen erasoetatik babesteko.

Haren izen-abizenak zabaltzeak ez du herritarren haserrea baretu, eta istiluak areagotu egin dira bart goizaldeko protestetan. Ehunka lagun elkartu dira seigarren egunez jarraian, eta Fergusonen 01:00 inguru zirela hasi dira liskarrak.

Izan ere, Browni tiro egin zionaren izen-abizenak zabaltzearekin batera, bideo bat hedatu du Poliziak. Bertan, ustez Brown den gazte bat ageri da denda batean lapurreta egiten. Brownen senideek eta manifestariek uste dute Poliziak arreta desbideratu eta gaztea kriminalizatu nahi izan duela bideo horrekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna