Istiluak AEB-etan

Dozenaka manifestari atxilotu dituzte Fergusonen bart

Ehunka manifestarik hiriko kale nagusiak hartu dituzte beste behin, eta istiluak piztu dira segurtasun indarrak oldartu direnean. AEBetako fiskal nagusia bihar helduko da hirira.

Polizia manifestarien aurka negar gasa jaurtitzen Ferguson hirian, Missourin.
Polizia manifestarien aurka negar gasa jaurtitzen Ferguson hirian, Missourin. Larry W. Smith / EFE

Berria -

2014ko abuztuak 19

"Hau ez da berria, eta tragikoa da pertsona gazte baten heriotza tartean denean", nabarmendu du Barack Obama AEBetako presidenteak Ferguson hiriko gertakariei buruz, eta iragarri du bihar bertan helduko dela hara Eric Holder fiskal nagusia, gertatutakoa ikertzeko. Holderrek "lasaitasuna" eskatu du, zer gertatu den argitu artean: "Gertatutakoa argitzea beharrezkoa da segurtasun indarrekiko konfidantza lehengoratzeko".

Segurtasu indarrek negas gasarekin, gomazko balekin eta ur kanoiekin sakabanatu dituzte bart Fergusongo kale nagusian bildutako ehunka manifestariak. Gutxienez dozenaka lagun atxilotu dituzte, eta bi pertsona eraman dituzte balaz zaurituta erietxera. Poliziak ukatu egin du inori tiro egin izana. "Manifestariek botilak eta bestelako objektuak jaurti dizkigute, eta erantzun egin behar izan dugu", adierazi du Poliziako bozeramaileak, Ron Johnsonek.

Kazetariek ere kritikatu egin dute segurtasun indarren jokabidea; izan ere, istiluak hasi zirenetik, gutxienez sei kazetari atxilotu dituzte, eta handik ordu gutxira aske utzi. Zenbait iturriren arabera, bart gauean ere "segurtasun eremuan" geratzeko agindu diete kazetari eta argazkilariei, manifestariei oldartu baino minutu batzuk lehenago. Agindua bete ez dutenak atxilotu egin dituzte.

Iragan abuztuaren 9an hil zuten Michael Brown. Autopsiaren arabera, Darren Wilson poliziak sei aldiz egin zion tiro, aurrez aurre, eta hamar metro eskasera zuenean. Poliziak dio Brownek "eraso" egin ziola Wilsoni, eta horregatik egin ziola hark tiro auto barrutik. Aldiz, lekukoen arabera, polizia oldartu egin zitzaien, eta haiek ihes egin zuten.

Hilketaz geroztik piztutako liskarrak geldiarazi nahian, Jay Nixon gobernariak Guardia Nazionala mobilizatu du. Horrek, ordea, istiluak larritzea baino ez du ekarri. Ondorioz, agintariek eskolak itxi eta hegaldiak mugatu dituzte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna