IPARRALDEKO IKASTOLAK

Abuztuaren 29an iraganen da Ziburuko ikastolaren aurkako auzia

Ziburuko Herriko Etxeak auzitara bidali du Kaskarotenia ikastola, Paueko auzitegi administratibora. Guy Poulou Ziburuko auzapezak “urgentziaz” egin dadila eskatu du.

Abuztuak 12ko auzia aitzin Ziburuko herriko etxea aitzinean egindako elgarretaratzea. SYLVAIN SENCRISTO
Iparraldeko Hitza
2014ko abuztuaren 22a
15:17
Entzun

Ziburuko ikastolako lehendakari Laida Mugikak asteazkenean Ipar Euskal Herriko Hitza-ri adierazi zionez, Ziburuko Herriko Etxeak auzitara bidaliko du ikastola berriz ere. Prentsa bidez jakin zuen berria Mugikak.

Mugikak adierazi zuenez, auzi hori ez da lehen auziaren helegitea, baizik eta “beste prozedura bat, beste auzitegi batera” bidaliko dutelako.

Ziburuko ikastolako lehendakaria “harritua” eta “desolatua” azaldu zen Guy Poulou auzapezak hartutako erabakiarekin. Presako auzia izan dadila eskatu zuen Poulouk, eta, gaur jakinarazi denez, auzia abuztuaren 29an iraganen da, Paueko auzitegi administratiboan. Mugikak adierazi zuenez, desolatuak dira, "auzapeza eta haren hautetsiak prest baitaude hamabi haur kanpoan uzteko, sartzea baino hamar egun lehenago”. Nahiz eta ikastolak auzapezari proposatu elkarren artean hitz egitea, Poulouk “nahiago” izan du auzitegien bideari segitu, Mugikak gaineratu duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.