IPARRALDEKO IKASTOLAK

Abuztuaren 29an iraganen da Ziburuko ikastolaren aurkako auzia

Ziburuko Herriko Etxeak auzitara bidali du Kaskarotenia ikastola, Paueko auzitegi administratibora. Guy Poulou Ziburuko auzapezak "urgentziaz" egin dadila eskatu du.

Abuztuak 12ko auzia aitzin Ziburuko herriko etxea aitzinean egindako elgarretaratzea.
Abuztuak 12ko auzia aitzin Ziburuko herriko etxea aitzinean egindako elgarretaratzea. / Sylvain Sencristo

Iparraldeko Hitza -

2014ko abuztuak 22

Ziburuko ikastolako lehendakari Laida Mugikak asteazkenean Ipar Euskal Herriko Hitza-ri adierazi zionez, Ziburuko Herriko Etxeak auzitara bidaliko du ikastola berriz ere. Prentsa bidez jakin zuen berria Mugikak.

Mugikak adierazi zuenez, auzi hori ez da lehen auziaren helegitea, baizik eta “beste prozedura bat, beste auzitegi batera” bidaliko dutelako.

Ziburuko ikastolako lehendakaria “harritua” eta “desolatua” azaldu zen Guy Poulou auzapezak hartutako erabakiarekin. Presako auzia izan dadila eskatu zuen Poulouk, eta, gaur jakinarazi denez, auzia abuztuaren 29an iraganen da, Paueko auzitegi administratiboan. Mugikak adierazi zuenez, desolatuak dira, "auzapeza eta haren hautetsiak prest baitaude hamabi haur kanpoan uzteko, sartzea baino hamar egun lehenago”. Nahiz eta ikastolak auzapezari proposatu elkarren artean hitz egitea, Poulouk “nahiago” izan du auzitegien bideari segitu, Mugikak gaineratu duenez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna