Fukushima

Tiroideko minbizi kasuek gora egin dute Fukushiman istripuaz geroztik

Istripua gertatu zenean adingabeak ziren 300.000 pertsona ikertu dituzte, eta horietatik 57ri tiroideko minbizia aurkitu diete. Adituek ezin izan dute frogatu minbiziaren eta erradiazioaren arteko lotura dagoela.

Teknikariak lanean Fukushimako zentral nuklearrean.
Teknikariak lanean Fukushimako zentral nuklearrean. Kimimasa Mayama / EFE

Berria -

2014ko abuztuak 25

Badira hiru urte Fukushimako zentral nuklearrak isuria izan zuenetik. Geroztik, erradiazioak inguruko herritarrengan izan dituen ondorioak ikertzen dihardute adituek, eta, nahiz eta ezin izan duten frogatu zuzeneko loturarik duela, ohartarazi dute tiroideko minbizi kasuek gora egin dutela nabarmen. Lortutako emaitzen arabera, inguru horretan 100.000 lagunetik 30ek garatu dute minbizi mota hori; aldiz, Japoniako beste eskualde batzuetan, 100.000tik 1,7k soilik garatzen dute.

Istripu garaian 14 urte inguru zituzten 300.000 pertsona ikertu dituzte adituek, eta horietatik 57tan aurkitu dute tiroideko minbizia, eta beste 103 lagunek gaitza gara dezaketela ohartarazi.

NBEk ohartarazia zuen lehendik ere Fukushima inguruan bizi diren adingabeek minbizi mota hori garatzeko arriskua zegoela. "Mila baino gutxiago dira 100 eta 150 miligray arteko dosi arriskutsuak jaso dituztenak, eta horien artean gerta daiteke normalean baino minbizi kasu gehiago agertzea", dio erakundeak kaleratutako txostenean.

Zientzialariak datorren hilean hasiko dira ikertzen zuzeneko loturarik ba ote dagoen minbizi kasu horien eta Fukushimako zentralak eragindako erradiazioaren artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna