Siria
Siria, Estatu Islamikoaren aurka indarrak batzeko prest
"Terrorismoaren kontrako borroka koordinatzea" eskaini dio Damaskok nazioarteari.

"Siria prest dago terrorismoaren aurkako ahaleginetan elkarlanean aritzeko eta koordinatzeko, betiere NBEren ebazpenak betetzen badira eta Siriaren subiranotasuna errespetatzen bada". Hala jakinarazi du Walid Al-Mualem Atzerri ministroak. Hala, ateak zabaldu dizkie Erresuma Batuaren eta AEBen balizko bonbardaketei.
Aldi berean, ordea, ohartarazi du nazioarteak Damaskorekin hitzartu gabeko ekintzarik egiten badu erasotzat hartuko duela eta ez dela "erantzun gabe" geratuko.
Siria iparraldeko eta ekialdeko eremu zabalak Estatu Islamikoaren esku daude dagoeneko. "Eskualde honetako seme garen aldetik, beste inork baino hobeto dakigu non egin behar diren erasoak", nabarmendu du Al-Mualemek.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.