Siria

Siria, Estatu Islamikoaren aurka indarrak batzeko prest

"Terrorismoaren kontrako borroka koordinatzea" eskaini dio Damaskok nazioarteari.

Estatu Islamikoaren esku dago Siriaren zati handi bat. Argazkian Mleha hiria Siriako armadak berreskuratu berritan.
Estatu Islamikoaren esku dago Siriaren zati handi bat. Argazkian Mleha hiria Siriako armadak berreskuratu berritan. Youssef Badawi / EFE

Xabin Makazaga -

2014ko abuztuak 25

"Siria prest dago terrorismoaren aurkako ahaleginetan elkarlanean aritzeko eta koordinatzeko, betiere NBEren ebazpenak betetzen badira eta Siriaren subiranotasuna errespetatzen bada". Hala jakinarazi du Walid Al-Mualem Atzerri ministroak. Hala, ateak zabaldu dizkie Erresuma Batuaren eta AEBen balizko bonbardaketei.

Aldi berean, ordea, ohartarazi du nazioarteak Damaskorekin hitzartu gabeko ekintzarik egiten badu erasotzat hartuko duela eta ez dela "erantzun gabe" geratuko.

Siria iparraldeko eta ekialdeko eremu zabalak Estatu Islamikoaren esku daude dagoeneko. "Eskualde honetako seme garen aldetik, beste inork baino hobeto dakigu non egin behar diren erasoak", nabarmendu du Al-Mualemek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna