Gazaren aurkako erasoaldia

Abbasek iragarri du NBEko Segurtasun Kontseilura joko duela

Israel blokeoa amaitzera behartzea da PANeko presidentearen asmoa. Buruzagi palestinarrak ohartarazi du Hagara joko dutela AEBek Segurtasun Kontseiluan duten beto eskubidea erabiltzen badute.

Palestinarrak bonbardaketek kaltetutako etxe bateko leihoan, Gazan.
Palestinarrak bonbardaketek kaltetutako etxe bateko leihoan, Gazan. Mohammed Saber / EFE

Berria -

2014ko abuztuak 25

Bake elkarrizketak ez atzera ez aurrera daudela ikusita, Israel mugitzera behartu nahi du Mahmud Abbasek, PAN Palestinako Aginte Nazionaleko buruak. Horretarako egin beharreko urratsak ere zehaztu ditu. Lehenik eta behin, NBEko Segurtasun Batzordera joko du, hark blokeoari behin betiko amaiera data jar diezaion.

Batzordean, ordea, beto eskubidea dute AEBek, eta orain arte beti erabili izan dute Tel Aviven mesedetan. Horretaz ohartuta, ordea, mezu argia helarazi die Abbasek: prozedura oztopatzen badute, Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izateko eskaera aurkeztuko du Palestinak. Horrek esan nahiko luke Hagak Gazan egindako krimenak ikertuko lituzkeela, egilea edonor dela ere. PANeko buruak esana zuen ez zuela Hagara joko milizia nagusien sostengurik gabe, baina aste honetan bertan Hamasek iragarri du prest dagoela pauso hori emateko.

Bitartean, Israelek Gaza bonbardatzen jarraitzen du. Igandean beste hamasei palestinar hil zituen; besteak beste, sei adingabe.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna