Eskoziako independentziari buruzko eztabaida (II)

Salmond nagusi bigarren eztabaidan

Inkesten arabera, Eskoziako lehen ministroak aise irabazi du Eskoziako independentziari buruz Alistair Darlingekin izandako bigarren buruz burukoa.

Darling eta Salmond, atzoko eztabaidan.
Darling eta Salmond, atzoko eztabaidan. David Cheskin / Pa Wire/EFE

Jon O. Urain -

2014ko abuztuak 26

Salmond "kontraerasora". Salmond "puztuta", bigarren eztabaida "gogorrean". Ingalaterrako eta Eskoziako hedabideak bat datoz Eskoziako independentzia erreferendumari begira eginiko bigarren eztabaidaren garaile nor izan den. The Guardian egunkariak jarri dio zenbakia nagusitasun horri; eztabaida amaitu eta berehalako inkesta baten arabera, %71k uste dute Alex Salmond Eskoziako lehen ministroa nagusitu zela eztabaidan. %29k uste dute, ordea, Alistair Darling laborista izan zela nagusi (bideoa: eztabaida osoa).

Lau ardatz nagusi zeuzkan eztabaidak: ekonomia, etxeko gaiak, Eskoziaren rola munduan, eta zer gertatuko den irailaren 18ko bozketaren ostean.

Luze aritu ziren txanponaren auziaz. "Inork ezin digu debekatu gure txanpona erabiltzea", esan zuen Salmondek. Segituan oldartu zitzaion Darling: "Libera esterlina Ingalaterrako Bankuarena da. Ez badaukazu zurea den txanponik, ezin duzu banku zentralik izan". Darlingek, ordea, orain arte defendatutakoaren kontra, aitorpena egin zuen: "Libera erabiltzen jarrai dezakegu, noski".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna