ukraina

Errusiak ziurtatu du ez duela Ukrainan esku hartze militarrik egingo

Sergei Lavrov Atzerri ministroaren arabera, soilik "irtenbide baketsu bat" babestuko dute. Ukrainako segurtasun indarrek Luhanskeko aireportua uzteko agindua jaso dute.

Soldaduak Ukraina ekialdean, artxiboko irudi batean. /
Soldaduak Ukraina ekialdean, artxiboko irudi batean. / ROMAN PILIPEY/EFE

Berria -

2014ko irailak 1

Lavrovek krisi larritzat eta tragediatzat jo du Ukraina ekialdeko egoera, eta mezua igorri die AEBei eta Europako Batasunari: "Beste gatazka batzuetan eskatzen dutena eskatu behar diote Kievi: armamentu astunaren erabilera eta aire armadaren jarduna bertan behera uztea". Hirien, zibilen, eskolen eta ospitaleen kontrako erasorik ez egiteko eskatu du, gainera.

Egoera bideratzeko, elkarrizketei ekitea eta zigorrak jartzeko mehatxuak alde batera uztea galdegin dio Lavrovek nazioarteari: "Eser gaitezen hitz egitera". Horrekin batera, Petro Poroxenko Ukrainako presidentearen bake plana ere kritikatu du. Haren ustetan, "errealitatetik aldendutako eskariak" biltzen ditu plan horrek —milizianoek armak utz ditzatela eskatzen du, besteak beste—.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak uste du Ukrainako Gobernuak ez duela gatazka konpontzeko "elkarrizketa politikorik" hasi nahi.

Ukrainako segurtasun indarren bozeramaile batek jakinarazi duenez, soldaduei Luhanskeko aireportua uzteko agindu diete.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna