ZIBURUKO IKASTOLA

Paxkal Indo: "Hemen egonen gara soluzio bat atzeman arte"

Ziburuko ikastolako haurrek normal-normal hasi dute ikastolako lehen eguna. Ikastolako ordezkariek adierazi dutenez, ez dira Marinelatik mugituko "aterabide bat atzeman arte".

Gaur izan dute ikasturteko lehen eguna Ziburuko Kaskarotenea ikastolako haurrek.
Gaur izan dute ikasturteko lehen eguna Ziburuko Kaskarotenea ikastolako haurrek. / Sylvain Sencristo

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2014ko irailak 2

Ikasturteko lehen eguna izan dute Ziburuko Kaskarotenea ikastolako haurrek. Berezia izan da lehen eguna, haur eta gurasoez gain kazetari andana bildu baita, eta baita Seaskako Paxkal Indo lehendakaria eta Ziburu Bizi zerrenda abertzaleko Leire Larrasa hautetsia ere.

“Gaur nahi dut zerbait ikusi, eta hori da haur horien irriñoa. Kontent dira sartzea normalki egitea; jadanik ez da gaizki”, adierazi du Indok. Eta, hain zuzen, ageri zen ikastolara sartu berri diren hamahiru haurren aurpegietan lehendabiziko eguneko ilusioa. Paueko auzitegiak emandako epaia ez dute ahantzia ordea, eta erantzuteko prest agertu da ikastola. Indok erran du bi hilabetez atzeman ez duten aterabidea ez dutela zazpi egunez atzemanen, eta baieztatu du soluziorik aurkitu ezean bertan geldituko direla ikasleak.

Indok berriz ere salatu du Guy Poulou Ziburuko auzapezaren jarrera, eta elkarrizketara deitu du herriko etxea. Bestalde, Euskal Herri osoari ere zabaldu nahi izan diote deia: “Nik artoski erranen diot herriari, Euskal Herriari, heldu den astetik goiti egunero 100 euro pagatu beharko baditugu, bakoitzak har dezala ordu bat, har dezala egun erdi bat, edo egun oso bat. Baina hamar eurotik 100 eurora beharko dugu sosa pixka bat, nola hemen egonen garen soluzio bat atzeman arte”.

Oraingoz ez dute mobilizaziorik iragarri ikastolako kideek: aterabide bat bilatzeari eman nahi diote lehentasuna. Urruña eta Donibane Lohizuneko ikastoletara joateari uko egin diote, eta adierazi Ziburuk ikastola bat izanen duela.

Ikastolen Elkartea: "Auzi hau denon artean aterako dugu aurrera"

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak "elkartasuna, babesa eta laguntza" adierazi die Kaskarotenia ikastolako haur, guraso eta irakasleei. Horrekin batera, Guy Poulouri jarrera aldatzeko eta elkarrizketari heltzeko eskatu dio, eta erantzun diezaiola baikorki Kaskarotenia ikastolako guraso eta irakasleek eta Seaskako ordezkariek elkarrekin auziari irtenbidea emateko egindako deiari.  

Gainera, Euskal Herriko erakunde publiko, alderdi eta gizarte eragileei ere auzia konpontzeko euren esku dagoena egiteko deia egin die. Sinadura bilketan euren alea jar dezaketela gogorarazi die herritarrei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna