arkeologia

Orain dela 4.000 urte bezala, zutik

Bergara, Elgoibar eta Soraluze herriek bat egiten duten lekuan dagoen 3,5 tonako menhirra zutik jarri dute hondeamakina baten laguntzaz. Bideoa: menhirra zutik jarri duten unea (Andoni Canellada, Argazki Press).

Araitz Muguruza -

2014ko irailak 3

Arribirilletako menhirra Brontze arokoa da, suharri zatiak aurkitu baitzituzten indusketetan. Luzeran eta zabaleran, 1,60 eta 1,70 metro neurtzen ditu hurrenez hurren. Lodieran, berriz, 0,40 metro. Orain dela 4.000 urte jarri zutenek kokatu zuten modu berean jarri dute.

Berriz ere zutik ipintzeko, proiektu arkitekniko bat ere egin dute. Anartz Ormaza arkitektoa arduratu da lan horretaz. Menhirrarentzat bereziki sortu duten zementazio sistema erabili dute.

Hasiera batean dolmen izango zelakoan zeuden Aranzadi Zientzia Elkartekoak, eta uste horrekin ekin zioten indusketei orain dela bi urte. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna