ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Independentzia prozesu "baketsuak" goretsi ditu 'The New York Times'-ek

Eskoziako eta Kataluniako prozesuak eredutzat jarri ditu AEBetako kazetak bere editorialean, Ukraina ekialdeko egoerarekin kontrajarriz. Euskal Herria ere aipagai du.

Jon O. Urain -

2014ko irailak 4

Bi aste falta dira Eskozian estatu independenteari buruzko erreferenduma egiteko, eta gaia editorialera eraman du The New York Times Ameriketako Estatu Batuetako egunkariak, Eskoziako identitatea, boto bidez erabakia izenburu duen artikuluan. Kazetak nabarmendu du Eskoziaren kasuan ez dela kolonizazio egoerarik izan, ezta independentzia gerrarik ere, baina globalizazioak eta inperioaren galerak "partekatutako identitate britainiarra" azaleratu duela.

Gehiago dio The New York Times-ek; Europako Batasunak "posible" egin duela eskoziarrek, kataluniarrek eta euskal herritarrek euren bidea bakarrik egitea.

Nolanahi ere, prozesu horiek eredu gisa erabiltzen ditu kazetak, Errusiak "Ukraina zigortzeko eta zatitzeko" abiatutako "kanpainarekin" alderatzeko. Independentziaren gaia herritarren esku "modu baketsuan" utz daitekeela nabarmendu du, eta hala egiteak Erresuma Batuaren eta Espainiaren "balio demokratikoak" erakusten dituela gaineratu —artikuluak ez du aipatu Espainiako Gobernuak ez duela Kataluniako erreferenduma onartzen—.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna