erabakitzeko eskubidea

Euskal estatuaz galdera

"Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritar izan?", galdetuko dute azaroaren 2an Arrankudiagako kontsultan. Taldeak sortu dituzte.

Ados plataformak atzo Arrankudiagan egindako bilera.
Ados plataformak atzo Arrankudiagan egindako bilera. Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Enekoitz Esnaola -

2014ko irailak 6

Arrankudiagako (Bizkaia) herri galdeketako eguna jakinarazi zuten duela hiru aste —azaroaren 2an izango da—, eta gaurko batzarrean galdera zein izango den zehaztu dute: «Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritar izan?». Gizarte Etxean egin dute bilkura irekia, Ados plataformak deituta.

Adosen, abuztuaren 17an egindako agerraldian ziotenez, "ibilbide eta sentsibilitate politiko, erlijioso eta kultural ezberdineko" herritarrak bildu dira "oinarrizko gai batean, desberdintasunen gainetik: gure herriak bere etorkizuna era demokratiko eta baketsuan erabaki ahal izatea".

Joseba Martin Ados plataformako kideak duela bi aste BERRIAri emandako elkarrizketan zioen euren helburua herritarrak informatzea dela: "Herritarrak gaiaz kontziente izatea eta haiei erakustea aukera daukagula erabakitzeko".

Euskal Herriaren independentziari buruzko lehen herri galdeketa Etxarri Aranatzen egin zuten (Nafarroa), joan den apirilaren 13an. Galdera: "Nahi duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?". %94k baiezkoa erantzun zuten. %42,7koa izan zen parte hartzea. Etxarri Aranazko A13 antolatzaile taldeak galdeketarako protokolo bat egin zuen, eta prest azaldu dira besteen esku uzteko.

Arrankudiagak, 2013ko datuen arabera, 963 biztanle dauzka.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna