PRESOEN ESKUBIDEAK

Hilaren 20an Miribilla beteta, sakabanaketaren amaiera hastera deitu dute

Sarek dio, indarrak batuta, garai berri bateko «historiaren lehen eguna» izango dela. Plataformak badauka ekitaldia egiteko udalaren baimena.

Agus Gorbea eta Jule Goikoetxea, irailaren 20ko ekitaldiaren aurkezpenean.
Agus Gorbea eta Jule Goikoetxea, irailaren 20ko ekitaldiaren aurkezpenean. Monika Del Valle / Argazki Press

Aitziber Laskibar Lizarribar -

2014ko irailak 6

Bilbo Arena pabiloian egin du Sarek, hain justu, irailaren 20ko ekitaldiaren aurkezpena. Izan ere, Bilboko Udalaren baimena dute eraikin horretan egiteko euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia. Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak Bilboko Udalari eskatu zion ez ziezaiola Sareri baimenik eman ekitaldia pabiloian egiteko.

Irailaren 20a "historiako lehen eguna" izango dela ohartarazi dute Jule Goikoetxeak eta Agus Gorbeak, Sareren izenean: "Ez gara erratu, eta ez gara harroputzak. Historia erabakigarria egun zehatz batetik hasten da, eta gure bidean irailaren 20a da egun hori".

Miribillako pabiloia beteko dela ziur agertu dira: "Bilbo Arena beteko dugu, uda amaitu aurretik udaberri emankorra izateko; giza eskubideen errespetuz, konponbidearen zurtoina haz dadin, bake jokaleku bat lora dadin". Helburua euskal presoen sakabanaketa amaitzea dela zehaztu dute, "baina ez da zeregin erraza izango. Hala ere, horrek ez du esan nahi egingo ez dugunik". Sarek "indarrak batzera" deitu du, hori izango baita "iparrorratza".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna