ukraina

Ukrainako matxinoek 1.200 gatibu askatu dituzte, bake planari jarraikiz

Presidenteak Mariupol hiria bisitatu du, frontean, su-etena eman eta hiru egunera. EBk Errusiari ezarritako zigorrak gogortzea erabaki du.

Ukrainako soldaduak, joan den astean, Kramatorsk inguruan. /
Ukrainako soldaduak, joan den astean, Kramatorsk inguruan. / ROMAN PILIPEY/EFE

Adrian Garcia -

2014ko irailak 8

Ukrainako armadako ordezkari batek azaldu duenez, gutxienez bost eraso egin dituzte miliziano errusiazaleek, su-etena indarrean sartu zenetik. Arseni Jatseniuk lehen ministroak ohartarazi du aurreko beste hainbat alditan bezala menia bertan behera geratzen bada "gerra legea" ezartzea besterik ez dutela izango. Asteburuan ere bi aldeek erasoak egin izana leporatu diote elkarri.

Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundearen arabera, ordea, su-etena betetzen ari da, "oro har", baina oraindik "balantzaka" dabil. "Hurrengo egunak erabakigarriak izango dira", esan du Thomas Greminger Suitzako ordezkariak.

Ukrainak eta matxinoek hitzartutako su-etenak gatibu hartuta dituztenak trukatzea biltzen zuen, besteak beste.  Donetskeko Herri Errepublikako agintariek zabaldu dutenez, trukatze hori asteazkenean hel daiteke. Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak larunbatean egingo zutela aurreratu zuen, baina ez zen hala izan.

NBEk emandako datuen arabera, 2.729 lagun hil dira Ukrainako gatazkan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna