MUNDUA

Txosten batean baieztatu dute Ukrainan lurra jo zuen hegazkina erorarazi egin zutela

Uztailaren 17an jo zuen lurra Malaysian Airlines konpainiako hegazkinak, 298 lagun zeramatzala.

Ukrainan lurra jo zuen Malaysian Airlines konpainiako hegazkinaren kaxa beltzak.
Ukrainan lurra jo zuen Malaysian Airlines konpainiako hegazkinaren kaxa beltzak. ROBERT GHEMENT / EFE

Berria -

2014ko irailak 9

Herbehereetako Segurtasun Batzordeak eginiko txosten baten arabera, "energia handiko objektuak" jaurti zituzten MH17 hegaldiaren kontra, eta horren ondorioz erori zen. Txostenaren ondorioek azaleratu dutenez, hegazkinak ez zuen "akats teknikorik", eta airean egin zuen eztanda. Behin-behinekoa da gaur argitaratutako txostena, eta 2015eko udan ezagutaraziko dute behin betikoa.

Amsterdam eta Kuala Lumpur hirien arteko bidaia egiten ari zen hegazkina, eta Donetsk eskualdean jo zuen lurra. Ukrainako Gobernuak eta herrialde ekialdeko matxinoek elkarri egotzi zioten gertatutakoaren ardura.

AEBen ustez, matxinoek bota zuten hegazkina, eta zerbitzu sekretuek horren "frogak" aurkeztu zizkieten AEBetako hedabide batzuei hegazkinak lurra jo eta astebetera. Argitaratu zutenez, lurretik jaurtitako misil bat detektatu zuten Ukraina ekialdean MH17 hegaldia igarotzen ari zen une berean. Hegazkinean ustez aurkitutako metraila, matxinoei egotzitako elkarrizketak eta sare sozialetako argazkiak ere aipatu dituzte frogatzat. Washingtonen hipotesi nagusia da matxinoek erratuta bota zutela hegazkina.

Hainbat herrialdetakoak ziren bidaiariak: 154, Herbeheretakoak; 43, Malaysiakoak; 27, Australiakoak; hamabi, Indonesiakoak; bederatzi, Erresuma Batukoak; lau, Alemaniakoak; lau, Belgikakoak; hiru, Filipinetakoak; bat, Kanadakoa.

IESari buruzko nazioarteko biltzar batera joatekoak ziren hegazkinean zihoazenetako ugari. Melbournen (Australia) egingo dute biltzarra igandetik aurrera, eta HIESa ikertzen ziharduten ikerlariak ziren hildako ugari. Hildakoetako bat izan liteke Joep Lange, HIESaren Nazioarteko Elkarteko presidente ohia.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna