Europako Batasuna

Kargu boteretsuenak, Alemania Frantzia eta Erresuma Batuarentzat

Lau lehen ministro ohiz inguratu da Juncker Europako Batzordeko zuzendaritza taldea osatzeko. Ekialdeko herrialdeek presentzia areagotu dute. Moscovici frantziarra, Ekonomia mandataria.

Moscovici, Greziara egindako bisita batean. /
Moscovici, Greziara egindako bisita batean. / Yannis Kolesidis/Efe

Adrian Garcia -

2014ko irailak 10

Presidentetzan luxenburgotar bat eta zazpi presidenteordetzetan Italia, Finlandia, Bulgaria, Eslovenia, Estonia, Letonia eta Herbehereetako ordezkari bana izango ditu Europako Batzordeak, eta Europako Batasuneko herrialde garrantzitsuenek –Alemania, Frantzia eta Erresuma Batua– komisarioen banaketan pisua hartuko zutela pentsatzekoa zen. Bada, Jean-Claude Junckerrek Pierre Moscovici sozialista frantsesa jarri du Ekonomia eta Finantza komisario, eta Jonathan Hill Erresuma Batuko Ordezkarien Ganberako buru ohia Lan komisario.

Junckerren ondoan, Frans Timmermans herbeheretara izango da lehen presidenteordea –Erakunde arteko Harremanak–, eta beste sei presidenteordeak Federoca Mogherini italiarra —EBko diplomazia buru berria—, Kristalina Georgieva bulgariarra –Aurrekontuak eta Giza Baliabideak–, Andrus Ansip estoniarra –Azoka Digital Bakarra–, Alenka Bratusek esloveniarra –Energia Batasuna–, Vladis Dombrovskis letoniarra –Euroa eta Elkarrizketa soziala– eta Jyrki Katainen finlandiarra –Enplegua, Hazkundea, Inbertsioa eta Lehiakortasuna– izango dira.

Europako Batzordeko 28 karguetatik bederatzi soilik dira emakumezkoak, eta presidenteordetzxetan ere desoreka ez da berdindu: zazpitik lau gizonezkoak dira.

Gainerako arduretan, Pierre Moscovici –Frantziako Finantza ministro izana– izendatu du Junckerrek Ekonomia eta Finantza komisario. Sozialista batek hartuko du, horrenbestez, Olli Rehn liberalaren lekua.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna