EKIALDE HURBILA

Obamaren gerra

AEBetako presidenteak Sirian erasoak egiteko asmoa du Estatu Islamikoaren aurkako estrategian. Siriako matxinoei armak eta trebakuntza emanen dizkiete.

Barack Obama, Estatu Islamikoaren kontrako estrategiaren berri ematen.
Barack Obama, Estatu Islamikoaren kontrako estrategiaren berri ematen. / Saul Loeb / Pool/EFE

Mikel Rodriguez -

2014ko irailak 11

IS Estatu Islamikoari aurre egiteko estrategiaren berri eman du Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak. Azaldu duenez, talde armatuari eraso egingo dio ISeko kideak "edonon daudela ere", eta zehaztu du Iraken nahiz Sirian joko dutela horien kontra.

Airez egingo dituzte erasoak AEBek, eta Obamak baztertu egin du lurreko erasoa abiatzeko aukera. Horretarako, Irakeko lurreko armada indartuko dute, baina ez, ordea, Siriakoa. 475 militar bidaliko dituzte Irakera, baina ez borrokatzera. "AEBak mehatxatzen badituzue, ez duzue gordeleku segururik topatuko", ohartarazi die Obamak ISko kideei. Halaber, ohartarazi du milizia desegiteak "denbora" emango duela.

Obamak ez du AEBetako Kongresuaren baimenik beharko erasoaldia gauzatzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna