EUSKAL HERRITARRAK DIADAN

Euskal herritarrek ere ekarpena egin diote Diadari

Hainbat lagunek martxa bat egin dute Bartzelonan, Independentistak sarearen banderak eta ikurrinak eskuan.

Berria -

2014ko irailak 11

Euskal ordezkaritza zabala izan da Bartzelonan Kataluniako Diadaren egunez, hango jaiarekin bat egin eta prozesu subiranistari sostengua adierazteko. Besteak beste, Udalbiltzako, EAJko, EH Bilduko eta Independentistak sareko kideak izan dira. Horiez gain, hainbat herritar joan dira Euskal Herritik Bartzelonara, besteak beste Independentistak sareak antolatutako autobusetan.

EAJren izenean, Iñaki Goikoetxea, Joseba Aurrekoetxea eta Andoni Ortuzar izan dira Bartzelonan. EH Bilduko ordezkaritza, berriz, Pello Urizar, Pernando Barrena, Amaia Agirresarobe eta Inaki Irazabalbeitiak osatu dute. Han izan da Udalbiltza ere, Maite Iturrek, Iratxe Lopez de Aberasturik eta Xanti Kirogak ordezkatuta.

Pernando Barrena (Sortu):

Pello Urizar (EA):

Inaki Irazabalbeitia (Aralar):

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna