ESKOZIAKO PROZESU SUBIRANISTA

Ezezkoa berriz aurretik, baina alde txikiaz

Azken bi inkesten arabera, independentziaren aldekoek botoen %48 edo %49 lortuko lituzkete galdeketan.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa, herenegun, Edinburgon.
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa, herenegun, Edinburgon. Andrew Milligan / EFE

Jon O. Urain -

2014ko irailak 12

Inkestak puri-purian daude Eskozian. Asteburuan batek independentziaren aldekoei garaipena eman ostean gaur beste bik unionistei eman diete garaipena. ICM etxeak The Guardian egunkariarentzat egindako zundaketaren arabera, hala ere, aldea oso txikia litzateke. Erresuma Batuan jarraitzearen aldeko aukerak botoen %51 jasoko lituzke horren arabera, eta independentziaren aldekoak, %49. Galdetutakoen %17k ez zuen oraindik bere botoa erabakita.

Telefonoz egin dute inkesta eta 1.000 lagunek hartu dute parte. Asteartean eta atzo bitartean egin zuten, Cameron eta Milibanden bisitaren ostean.

YouGov-en beste inkesta bat

Pasa den asteburuan baiezkoaren aldekoei garaipena eman zien etxeak, YouGovek, gaur beste batean ezezkoaren aldekoei eman die, eta lau puntuko aldearekin, gainera. Horren arabera, oraindik zer bozkatu erabaki ez dutenak baztertuta, %52 dira Eskoziak Erresuma Batuan jarraitzea nahi dutenak, eta %48 Eskozia estatu independente izatearen aldekoak direnak. Irailaren 9tik 11ra bitartean 1.268 laguni galdetuz egin du inkesta YouGov-ek.

Duela sei egun argitaratutako inkestan, %51 ziren independentziaren aldekoak; orain, ordea, %48 dira. Erreferendumerako astebete falta dela, %3 murriztu da, beraz, Eskozia independentearen aldeko joera. Nolanahi ere, iritzi institutu horrek eginiko inkesten artean baiezkoak izan duen bigarren emaitza onena da orain argitaratutakoa. Abuztuaren 7tik irailaren 11ra bitartean, %9 hazi da independentziaren aldeko joera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna