EKIALDE HURBILA

Israelgo 43 erreserbistak uko egin diote lurralde okupatuetan jarduteari

Eliteko inteligentzia unitate bateko kide ohiak dira uko egiteko agiria sinatu dutenak.

Israelgo soldaduak Beer Shevan, zerbitzu militarra egin ostean.
Israelgo soldaduak Beer Shevan, zerbitzu militarra egin ostean. Abir Sultan / EFE

Mikel Rodriguez -

2014ko irailak 12

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari igorri diote gutuna, jakinaraziz ez dutela parte hartuko "palestinar errugabeen" kontrako ekinaldietan. Israelgo armadako 8200 unitatekoak dira 43 horiek, eta telefono deiak, mezuak, faxak eta komunikazio bideak kontrolatzea dute zeregin gisa.

"Ustea dago armadako informazio zerbitzuan jardutea dilema moraletatik kanpo dagoela eta soilik indarkeriaren murrizketa eragiten duela", azaldu diote Netanyahuri: "Baina zerbitzu militarrean zehar ikasi dugu inteligentzia lurraldeen kontrol militarraren alderdi banaezina dela".

Zentzu horretan, salatu dute Palestinako biztanleak "aginte militarpean" daudela eta "Israelgo armadak zelatatuak" izateko arriskua dutela: "Ez dago palestinarren kontrako metodo eta informazioen kontrolik, horiek indarkeriarekin lotura izan ala ez".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna