ESKOZIAKO PROZESU SUBIRANISTA

Cameron Eskozian izango da berriz ere

Erresuma Batuko lehen ministroak egingo duen hitzaldian, Eskoziak Erresuma Batuan jarraitzearen alde "buruko eta bihotzeko arrazoiak" emango ditu. Proposamenen bat aurkeztuko duela espero da.

Independentziaren aldeko eta kontrako kartelak Edinburgoko leiho batean.
Independentziaren aldeko eta kontrako kartelak Edinburgoko leiho batean. Andy Rain / EFE

Jon O. Urain -

2014ko irailak 15

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak “gehiengo nabarmena” espero du Eskoziaren independentziaren alde datorren ostegunean egingo duten erreferendumean, nahiz eta gogorarazi duen boto baten aldea nahikoa izango dela emaitza baiezkora edo ezezkora eramateko. Hala ere, ezezkoak irabazita beste erreferendum batera ez duela deituko esan du Salmondek, uste baitu bozketa hori "belaunaldi bakoitzean behin" egin beharrekoa dela.

Ez dago batere argi independentismoa edo unionismoa nagusituko den, inkestek oso emaitza kontrajarriak azaleratzen baitituzte egunetik egunera. Igandean ICM iritzi institutuak eginiko inkestaren arabera, zalantzatiak alde batera utzita, %54 dira independentziaren aldekoak. Erreferendumera begira eginiko inkesta guztien artean, azken hori da Eskozia independentearen aldekoei emaitza onena eman diena.

Inkestak inkesta, kanpaina betean dihardute Yes Scotland eta Better Together kanpainakoek. Jaialdi bat egin dute baietzaren aldekoek bart, eta Franz Ferdinand abeslaria izan da protagonistetako bat. Gainera, protesta egin dute BBCren aurrean; telebista kate horrek zabaldu zuen Royal Bank of Scotland bankuak egoitza Ingalaterrara eramateko asmoa duela baiezkoak irabaziz gero, eta unionismoaren aldeko kanpaina egitea egotzi diote BBCri.

Iragan astean neutraltasuna agertu nahi izan zuen Elizabeth II.a Erresuma Batuko erreginak, baina Eskoziako independentzia erreferendumaz jardun du igandean. Eskoziarrei ohartarazi die “sakon” hausnar dezatela zer bozkatuko duten hilaren 18an.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna