SUEDIAKO HAUTESKUNDEAK

Ezkerreko alderdiek irabazi dituzte Suediako hauteskundeak

Eskuin muturra hirugarren indar politikoa bilakatu da, zentro-eskuinaren gainbehera baliatuta.

Stefan Lofven Alderdi Sozialdemokratako hautagaia.
Stefan Lofven Alderdi Sozialdemokratako hautagaia. Jonas Ekstromer / EFE

Berria -

2014ko irailak 15

Akordioak zehazteke falta direla, agintera itzuliko da zentro-ezkerreko aliantza zortzi urteren ostean. Botoen %97 zenbatuta, Alderdi Sozialdemokratak, Ingurumenaren alderdiak eta Ezkerreko Alderdiak botoen %43,6 bildu dituzte. Sozialdemokratek, Stefan Lofven buru dutela, %31,1 boto eskuratu dituzte, eta haien aliatu izan ohi den Ingurumenaren Alderdiak, berriz, %6,8. Hori horrela, Ezkerreko Alderdia (%5,7) ere koalizioan sartu beharko du Lofvenek gobernua osatu nahi badu.

Fredrik Reinfeldt lehen ministroa buru duen zentro-eskuinak, berriz, %39,4. Hamar puntu baino gehiago egin du behera gobernuan den aliantzak.

Suediako Demokratak eskuin muturreko alderdiak baliatu du zentro-eskuinaren beherakada. SD, 2010eko bozetan eskuratutako boto kopurua bikoiztuta, %13ra heldu da, eta hirugarren indarra da orain. Zenbakiek gobernuaren giltza ematen diote eskuin muturrari, baina Reinfeldek esana du ez dituela SDren botoak baliatuko, ezkerrari gobernurako bidea erraztuz.

Sozialdemokraten garaipena baieztatu ostean, Lofvenek eskua luzatu die alderdi guztiei, eskuin muturrari izan ezik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna